OHARRA: Matrikula epea itxita
COVID-19ak sortutako egoera dela eta, Busturialdeko gazteria zerbitzuek ikastaroak antolatzeko eta eskaintzeko modu berriak planteatu behar izan ditugu; izan ere, gure gazteen osasuna arriskuan ez dugu nahi arriskuan jarri.
Horregatik, oraingo honetan, egoera berrira egokitzeko, prestatu dugun bigarren mailako (B1) Zeinu Hizkuntza ikastaroa erabat online izango da. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko ditugu, irakatsi eta ikasteko prozesua ikasgeletara joan beharrik gabe egiten lagunduko digutenak, eta informazioaren erabilera eta komunikazioaren garapena optimizatzen lagunduko digutenak.
Ikastaro honetan, konfinamenduan eskainitakoak ez bezala, ez dugu Internet bidezko ikaskuntza-plataformarik erabiliko ikastaroa aurrera eramateko; aitzitik, ikasleei, paperean (liburuan) eta multimedia formatuan emango dizkizuegu materialak, eta, horrez gain, ikastaroak zuzenean emango ditugu ondoren adierazitako ordutegietan, Google Meeten bidez.
Aipatu prestakuntza urriaren 5etik abenduaren 16ra arte emango da, astelehenetik ostegunera, 17:30etik 20:30era. Ikusi hemen ikastaroaren egutegia.
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak emango du ikastaroa. Helburua da gorrak diren eta ez diren pertsonen arteko komunikazioa erraztea eta komunikazio hori eragozten duten oztopoak apurtzea, elkarren arteko harremanak aberasteko.
Ikastaroak 140 orduko iraupena izango du (guztiak online, ez presentzialak). Ikusi hemen ikastaroaren programazioa.
Ikastaroa gainditzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzak eguneratze-ikastaro bezala homologatutako titulua jasoko dute
Ikastaroa bukatzean, dagokion hizkuntza-gaitasuna (B1) lortu dela ziurtatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro bezala homologatuta eta Estatu mailan balioa duena) emango da, beti ere, ezarritako ebaluaketako probak gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik ikastaroa gainditzen ez dutenei, bertaratze ziurtagiria emango zaie.
Plaza kopurua mugatua denez, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek lehentasuna izango dute.
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek 250 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.
Ikasleek, gutxienez, eskola-orduen %80ra joan beharko dute, eta amaierako proba gainditu beharko dute gaitasun-ziurtagiria eman diezaioten; bestela, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.
35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 289 euro ordaindu beharko dituzte. Horien kasuan, ez zaizkie dirurik itzuliko.
Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten.
Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.
Irakurri hemen onartutako ikasleek bete beharreko araudia.
OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.
MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:
1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.
2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.
2020ko urriaren 1etik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.