Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako Turismo Aktiboko Uretako Jardueren Espezializazio formazioa antolatu dute, bigarren urtez jarraian, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Aste Santua igaro ondoren hasiko da, apirilaren 24tik 28ra, hain zuen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun emango da, 15:00etatik 20:00etara.
Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar Arbatzegi Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar), izan ere, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean antolatu da formazio hori.
Formakuntza honen bidez, turismo aktiboko uretako jardueren profesionalak hezi nahi dira eta Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago.
Hauek izango dira espezializazio ikastaroaren edukiak edo formazio saioak:
Ikastaroak kontratazio konpromisoa du. 25 orduko iraupena du eta 5 orduko saioetan emango da, apirilaren 24tik 28ra arte
Plaza kopurua mugatua denez (12 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.
Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibai eskualdeko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 90 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa egiterakoan, ‘Informazio Gehigarria’ atalean, ikasketak adierazi behar dira.
Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.
ABENTURA PARKE ETA ALTUERA JARDUERETAN ESPEZIALIZAZIO PRESTAKUNTZA
Leartibai Fundazioak, bestalde, Abentura Parke eta Altuera Jardueretan Espezializazio formazioa eskainiko du maiatzaren 8tik 12ra. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da hori ere eta Mendexa Abentura Parkean emango da, 15:00etatik 20:00etara.
Formazioan garatuko diran jarduerak hauek izango dira:
Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek eta Lea-Artibaiko gazteek (goian aipatutako herrietan erroldatutakoak) 90 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte.
Izen-emateari buruzko informazio gehiagorako deitu edo idatzi hona: 946169172 – kaixo@leartibaifundazioa.eus
OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.
MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:
1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.
2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.
2023ko apirilaren 24tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.