Prestakuntza
Lanerako prestakuntza eskaintza

SURF entrenatzaile ikastaroa – NI maila

  • 2023/04/01 - 2023/07/01
  • Mundakan
  • 09:00-14:00 eta 15:00-20:00
  • 291 ordu (praktikak barne)

OHARRA: Matrikula epea itxita

Busturialdeko gazteria-zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko gazteei zuzendutako SURF entrenatzaile NI prestakuntza antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori apirilaren 1etik uztailaren 1era arte izango da, euskaraz. 291 orduko prestakuntza espezializatua izango da (praktikaldia barne) eta Mundakan emango da.

Lehentasuna izango dute 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak) eta nahitaezkoa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo titulu baliokidea (edo goragoko titulazioa) gaindituta izatea eta federatuta egotea. Era berean, ikastaroa egin ahal izateko irailaren martxoaren 31n izango dan sarrera-proba espezifikoa gainditu beharko da.

Euskal Herriko Surf Federazioak sustatzen du ikastaroa, Harrobia ikastolaren laguntzagaz. Ikasleek prestakuntza osoa (bloke komuna + bloke espezifikoa + praktikaldia) gainditu eta gero, Surf modalitateko I. mailako entrenatzaile-diploma ofiziala jasoko dute. Era berean, Surf kirol-modalitateko ikasketak hezkuntza-sisteman txertatzen direnean, ikasleek jasotako prestakuntzaren aitortza lortuko dute, eta sistema akademikoan dagokien baliokidetasuna eskuratuko (Erdi Mailako Hasiera Zikloaren ziurtagiria) dute.

EGUTEGIA

  • Izen-emate datak eta tokiak: martxoaren 3ra arte, orrialde honen amaieran dagoen formularioa bete eta bidali behar da nahitaez. Martxoaren 6tik 17ra, astelehenetik barikura, 09:00-14:00 – HARROBIA ikastola (Harrobi plaza 4 (sarrera Kontzezio kaletik) – Bilbo
  • Sarbide proba: 2023/03/31 – 16:00 (Mundakan)
  • Bloke espezifikoa: apirilak 1-2, 15-16, 22-23 eta maiatzak 6-7 eta 13-14 – 09:00-14:00 eta 15:00-20:00 (Mundakan)
  • Bloke komuna: 2023/06/05 – 2023/07/01 (online)

IZEN-EMATEAK

  1. Izen-emate fitxa beteta (Derrigorrezkoa da federatuta egotea).
  2. NAN, pasaportea edo AIZaren fotokopia.
  3. Karnet-tamainako bi argazki, izen-abizenak (atzean idatzita).
  4. Espediente akademiko ofiziala (IKASGUNEA) edo DBHko fotokopia konpultsatua.
  5. 90 €-ko transferentzia edo diru-sarrera egitea kontu-zenbaki honetan: ES05 3035 0062 39 0620061416 (IBAR EZKERRA IKASTOLAren izenean).
    Transferentzia edo diru-sarrera egitean honako hau jarriko da: NI_SURF_Ikaslearen izena
    30 € Sarbide-proba + 60 € Espedientea irekitzea (bloke espezifikotik deskontatuko dira). 90 € horiek ez dira inola ere itzuliko, Federazioak deialdia baliogabetzen ez badu.
  6. Bloke komuneko arloen konpentsazio-baliozkotzeak eskatzekotan (TAFAD, IVEF edo Magisteritza dutenentzat):
    – NANa konpultsatua.
    – Espediente akademiko ofiziala (IKASGUNEA) edo TAFAD, IVEF edo MAGISTERITZAko titulu konpultsatua.
    CSDko eskabidea beteta.
    – Aurretik egindako prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiri ofizial konpultsatua. Teknikari edo entrenatzaile lan- edo kirol-eskarmentua egiaztatzen duten ikasleek praktiketako ziurtagiria eskuratu ahal izango dute, praktikaldia egin behar izan gabe. Kontsultatu hemen praktikaldietako erakundeen eta tutoreen zerrenda.

*Administrazio publiko jakin batzuetan (ez guztietan), notaritzetan edo Kirolaren Euskal Eskolan konpultsa daitezke fotokopiak.

Formakuntza honen bidez, surf entrenatzaileak hezi nahi dira. Era berean, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago. Ikasleek kirol hastapeneko etapan aritzeko gaitasunak eskuratuko dituzte:

  • Kirol-hastapena irakatsi, dinamizatu eta gauzatu.
  • Kirolariak antolatu, zaindu eta lagundu maila honetako txapelketa edo kirol-jardueretan.
  • Kirol-jardueren segurtasuna bermatu.

Nahitaezkoa izango da DBH edo titulu baliokidea gaindituta izatea eta federatuta egotea

Plaza kopurua mugatua denez (20 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek dirulaguntza izango dute35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 780 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ikastaroaren zenbatekoaren %60 eta %95 bitarteko diru-laguntzak ematen ditu urtero. Horretarako, ezinbestekoa da ikastaro osoa gaindituta izatea (bloke espezifikoa + praktikoak + bloke komuna). Horri buruzko informazio zehatza emango zaizue praktikaldia amaitzen denean.​

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2023ko martxoaren 17tik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

 

Ikastaroari buruzko informazio osoa hemen.

Izena eman

    Lege oharra onartzen dut (ikusi)

    Non aurkitu gure bulegoak?