Otsailetik eta martxora arte, 210 orduko Fabrikazioko Diseinu Industriala (NX CAD Siemens) ikastaroa emango da Arratzuko Madariene Baserrian, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan.
Ikastaroa tituludun gazteei zuzenduta dago, hain justu, Goi-Mailako Ingeniaritza edo Ingeniaritza Teknikoa edota Goi-Mailako Lanbide Heziketa ikasi edo bukatzear dauden gazteei zuzenduta dago, ingeniaritza mekanikoan ezagutza aurreratuagoak hartu nahi dituzten gazteei, hain zuzen ere. Beti ere, gutxieneko ingelez maila bat izan beharko dute eta hautaketa prozesuan egingo den elkarrizketan baloratuko da puntu hau.
Ikastaroak %30eko kontratazio konpromisoa du. 210 orduko iraupena du eta 6 astetan zehar gauzatuko da, otsailaren 12tik martxoaren 23ra arte
Izena emateko epea otsailaren 2ra arte dago zabalik. Ikastaroan apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea.
Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 18 leku bakarrik daude. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Ohiko moduan, lehentasuna izango dute Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.
Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutakoek 550 euroko matrikula ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa bukatu ondoren %90etik gorako parte-hartzea izan dutenei 100 euro itzuliko zaizkie.
Gainerako herrietan erroldatutakoek, berriz, 800 euro ordaindu beharko dituzte.
Formakuntza honen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, %30eko kontratazio konpromisoa baitago.
Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.
Ikusi edota jaitsi hemen ikastaroari buruzko informazio osoa (eduki orokorrak eta zehatzak, ebaluatzeko era, matrikularen prezioa…).