NOTA: los talleres formativos se impartirán en euskera
Azaroan eta abenduan, “Lana bilatzea, Lana da” programaren barruan, bost pilula formatibo edo formakuntza saio labur garatuko dira Bermeon eta Gernika-Lumon, lan bilaketa prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden Busturialdeko gazte langabeei zuzenduta. Formakuntza saio txiki hauek lana eta ekintzailetasuna sustatuko dute eduki eta jarduera ezberdinak landuz, bost tailer ezberdinen bidez gazteak beharrezko gaitasunetan trebatuz.
Tailer hauen helburuak, besteak beste, gazteen enpleagarritasuna hobetzea, lana bilatzeko jarrerak sustatzea, lan bilaketarako tresna eta baliabide ezberdinak ezagutzea eta bereganatzea eta hauetan trebatzea dira. Horretarako, talde-lana, sormena, jarrera proaktiboa, lidergoa eta ekintzailetasuna garatzen duten jarduera ezberdinak garatuko dira.
Helburu guzti horiek lortzeko eduki hauek landuko dira:
1. SAIOA: LAN MUNDUA / LAN MERKATUA (Azaroaren 14an, Gernikan)
2. SAIOA: LANA BILATZEKO GAITASUNAK: (MOTIBAZIOA/AKTIBAZIOA) (Azaroaren 16an, Gernikan)
3. SAIOA: LANA BILATZEKO TEKNIKAK ETA BALIABIDEAK (Azaroaren 21ean, Bermeon)
4. SAIOA: CURRICULUMA SORTZEKO GAKOAK (Abenduaren 13an, Bermeon)
5. SAIOA: HAUTAKETA PROZESUA NOLA GAINDITU (Abenduaren 14an, Gernikan)
Tailer edo formakuntza saio horiek doan dira eta izen-ematea zabalik dago. Horretarako, beharrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Plaza kopurua mugatua da, izan ere, 15 leku bakarrik daude tailer bakoitzeko. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean. Lehentasuna izango dute ‘Gaztedi Busturialdea’ programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazte langabeek.
Formakuntza hauen bidez, Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Lara Nanclares Goenaga pedagogoa izango da tailer guztiak bideratuko dituena.
Ikastaroa Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.