Alaiki Zerbitzu Gizakulturalak proiektu eta ekipamendu kulturalen enpresak pertsona bat behar du Bermeoko GEZ (Gazte Ekimene Zerbitzua) zerbitzuan lan egiteko.
Lanpostuaren eginkizun nagusia gazteen kontsultei erantzutea izango da (lana, prestakuntza, denbora librea, entsegu-lokalen kudeaketa…), bai aurrez aurre, bai telematikoki eta telefonoz, eta eduki interesgarriak igotea zerbitzuaren web-orrira eta sare sozialetara.
● Baldintzak:
✓ Ikasketak: gutxienez Erdi-mailako Heziketa Zikloa. Animazio Soziokulturala eta Turistikoa Goi-mailako Heziketa Zikloa izatea lehenetsiko da edo/eta gizarte arloko ikasketak izatea.
✓ Lanpostuari lotutako funtzioak betetzeko beharrezkoak diren tresna informatiko eta digitalen ezagutza handia: sare sozialak (Instagram, Facebook, Twitter, Linkedin…); ofimatikako programak (Excel, Word, Access, Drive, Google Forms…). Kontuan izango da webguneak editatzeko programak (WordPress…) eta diseinu grafikoko aplikazioak (Gimp, Canvas) erabiltzen jakitea.
✓ Euskara-maila altua, ahal dela EGA edo baliokidea (C1).
✓ Gaztelera naturaltasunez menperatzea, berba eginez eta idatziz.
✓ Aktiboa, sormen handikoa eta lanarekiko inplikazioa izatea.
✓ Kontuan izango da antzeko lanpostuetan esperientzia izatea eta bermeotarra izatea.
● Eskaintzen da:
✓ Lanpostua Bermeon, otsailaren 20tik maiatzaren 31ra (luzatzeko aukera egon daiteke). Eszedentzia bat betetzeko.
✓ Astean 16 orduko lanaldia: arratsaldez (16:00-20:00), astelehenetik eguenera (4 ordu egunean).
✓ Soldata: Bizkaiko Esku-Hartze Sozialeko V. Hitzarmen kolektiboaren araberakoa.
📧 Lan deialdian parte hartzeko interesa izanez gero, bidali zure curriculuma nortza@alaiki.eus helbidera.