Gaztedi Busturialdea proiektuak batzen dituen herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako gazteek enpresak sortu eta hauek sendotzeko diru-laguntzak banatu dira.
Guztira, 18 izan dira laguntzen lehen deialdira aurkeztutako Busturialdeko enpresak eta horietatik zortzik lortu dituzte diru-laguntzak:
Onuradunak 35 urtetik beherako eskualdeko gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak
Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.
Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da. Diru-laguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira.
Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuek, Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten ekainean Gaztedi Busturialdea proiektua garatzeko eta gauzatzeko. Helburua, lankidetzarako esparrua ezartzea da, Busturialdeko udalerrietan gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko “Bizkaia Gazteak” estrategiarekin bat etorriz. Bada, diru-laguntza hauek hitzarmen honen barruan sartzen dira.