Aisialdia
Bidaiak, lehiaketak, musika-jaialdiak eta askoz gehiago!

GAZTEDI BUSTURIALDEAK LOGOTIPO BERRIA DU

Gorka Legarrak irabazi du logotipo lehiaketa

Ia 10 urte ondoren, Gaztedi Busturialdeak badu irudi korporatibo berria. Guztira, hamalau lan aurkeztu dira diseinu berria aukeratzeko lehiaketara, eta horien artean Gorka Legarra gazte gernikarrak egindakoa izan da irabazlea.

Irudi aldaketarekin modernitatearen eta dibersitatearen aldeko apustua egin da. Honekin, marka fuerteago bat sortuko dugu, honezkero ezagutu egiten dena eta garai berrietara egokitua dagoena.

Gaztedi Busturialdeak antolatutako logotipo lehiaketan, eskualdeko gazteek bakarrik parte hartu ahal izan dute. Pasa den abenduaren 15ean Busturiko BBK Kliman burututako Busturialdeko IX. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa ekitaldian iragarri zen irabazlearen izena eta logotipo irabazlea ezagutarazi zen. Aurrerantzean, horixe izango da Gaztedi Busturialdearen irudi berria. Sari bezala 500 euro jaso ditu Gorka Legarra gazteak.

Antolatzaileek sariketari buruzko balorazio positiboa egin dute. “Bakarka zein taldeka aurkeztutako hamalau lan aurkeztu dituzte lehiaketara; guztiak ere Busturialdeko gazte sortzaileenak”.

Izena eman

    Lege oharra onartzen dut (ikusi)

    Non aurkitu gure bulegoak?