Busturialdeko Gazteria Zerbitzuek eskualdeko 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako bidaia antolatu dute Lisboara, abendurako zubirako. Lau eguneko bidaia izango da, abenduaren 6 goizean izango da irteera Bermeotik eta Gernikatik, eta abenduaren 9an, domekan, izango da buelta.
Bidaiaren prezioa 150 eurokoa izango da Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka edo Sukarrietan erroldatutako 14-17 urteko gazteentzako.
Eskualdeko gainerako herrietan erroldatutako gazteek edo Busturialdetik kanpo erroldatutakoek, ordea, 230 euro ordaindu beharko dituzte, beti ere plaza libreak geratuz gero. Horrela, lehentasuna izango dute arestian aipatu udalerrietan erroldatutako gazteek. Lehentasuna adierazteko, errolda ziurtagiria aurkeztu behar izango dute.
Prezioaren barne daude: bidaia Bermeo/Gernikatik Lisboara, joan-etorria; ostatua eta gosaria hoteleko bi gauetan; bidaia asegurua eta begiraleak.
Bazkariak eta afariak gazte bakoitzak bereak ordainduko ditu. Hala ere, bidaia autobusez izango denez, nahi duenak bertotik eraman ahal izango ditu janaria eta edaria.
Izena emateko epea urriaren 5era arte edo plaza kopurua bete arte egongo da zabalik. Bidaian apuntatzeko, derrigorrezkoa da beheko formularioa betetzea eta bidaltzea. Ondoren, plazak daudela egiaztatu ondoren, ordainketa egin beharko da plaza hori erreserbatzeko. Plaza kopurua mugatua da. Beraz, eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada, hautaketa egingo da eskabidea egin dutenen artean.
Bidaia Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako Udaletako Gazteria Zerbitzuek antolatu dute.
Bidaian parte hartzeko interesatuta dauden gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: