Produktuak

Turismo Aktiboko Jardueretan prestakuntza

110,00-tik 350,00-ra

Busturialdeko gazteria zerbitzuek Turismo Aktiboko Jarduerei buruzko formazioa antolatu dute eskualdeko gazteei zuzenduta, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Aste Santua igaro ondoren hasiko da, apirilaren 25etik 29ra, hain zuen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun emango da, 15:00etatik 20:00etara.

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak).

Garbitu
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena

OHARRA: Matrikula epea zabalik 2022ko apirilaren 20ra arte

Busturialdeko gazteria zerbitzuek Turismo Aktiboko Jarduerei buruzko formazioa antolatu dute eskualdeko gazteei zuzenduta, ‘Gaztedi Busturialdea’ programaren barne. Formakuntza hori, Aste Santua igaro ondoren hasiko da, apirilaren 25etik 29ra, hain zuen. 25 orduko prestakuntza espezializatua izango da eta Ibarrangelun emango da, 15:00etatik 20:00etara.

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko gazteek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutakoak).

Formakuntza honen bidez, turismo aktiboko profesionalak hezi nahi dira eta Busturialdeko gazteak gaitu nahi dira lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa bukatu ondoren laneratzeko aukerak izango dira, bai eskualdeko enpresetan eta bai kanpokoetan ere, kontratazio konpromisoa baitago.

Hauek izango dira espezializazio ikastaroaren edukiak edo formazio saioak:

  • Piraguismoa Urdaibaiko itsasadarrean, kayak itxiekin.
  • Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean, kayak irekiekin.
  • Sup – Stand Up Paddle, zutik arraun egiteko jarduera.
  • BigSUP, taldeko Stand Up Paddle taula.
  • Altuera eta sokadun jarduerak.

Ikastaroak kontratazio konpromisoa du. 25 orduko iraupena du eta 5 orduko 5 saiotan emango da, apirilaren 25etik 29ra arte

Plaza kopurua mugatua denez (12 plaza), eskainitako plaza kopurua interesdunen kopurua baino txikiagoa bada hautaketa egingo da izena eman dutenen artean. Ohi bezala, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako gazteek lehentasuna izango dute. Gainera, genero-parekidetasuna gordeko da.

Gaztedi Busturialdea proiektuan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteek 90 euroko matrikula ordaindu beharko dute. 35 urtetik gorakoek eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoek, berriz, 300 euro ordaindu beharko dituzte.

Ikastaroa Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udaletako gazteria zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, ‘Gaztedi Busturialdea’ proiektuaren barne.

OHARRA: Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ikastaroa bertan-behera geratuko da eta matrikularen zenbateko osoa itzuliko da.

MATRIKULA DEUSEZTATZEA:
Matrikularen diru-itzulketak (ikastaroan baja emateko) arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoera hauek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastaroa egitea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak.

2022ko apirilaren 21etik (barne) aurrera ikastaroan baja ematekotan, ez da matrikularen diru-itzulketarik egingo eta ikasleak matrikula-gisa ordaindutako zenbateko osoa galduko du.

Informazio gehigarria

Adina

35 urtetik gorakoak eta Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen ez duten herrietan erroldatutakoak, Gaztedi Busturialdea programan parte hartzen duten herrietan erroldatutako 35 urtera artekoak

Non aurkitu gure bulegoak?