Enplegua
Enplegagarritasuna

Lan-poltsa: Aisialdiko begiraleak Bermeoko Gaztelekurako

Bermeoko Gaztelekuan lan egiteko hezitzaileak/begiraleak behar dira. Aldi baterako lan kontratua da, 8 ordu astean, asteburuetan (ostiral eta larunbatetan, 18:00etatik 22:00etara).

Lanean hasteko aurreikusitako data: beharrizanen arabera. Soldata: hitzarmenaren araberakoa.

 

Baldintzak:

• 18 urte beteta izatea.
• Gutxienez batxilergoko titulua izatea.

• 3. Hizkuntza Eskakizuna, EGA edo C1 mailako euskara agiria izatea.
• Eusko Jaurlaritzak luzatutako Aisialdiko Begirale Titulua izatea.

 

Baloratuko da:

• Aisialdiko Zuzendari titulua izatea.
• Esperientzia izatea nerabeekin eta antzeko eginkizunetan.
• Giza-zientziekin zerikusia duten ikasketak izatea edo ikasten egotea.

 

📧 Lan deialdian parte hartzeko interesa izanez gero, bialdu curriculuma giza.baliabideak@beituba.com helbidera

Non aurkitu gure bulegoak?